Ongi etorri! :)






saltoka, saltoka nabil ni gustora, salto ta salto bat sartu arte...







miércoles, 14 de diciembre de 2011

Aguuuuuuur! :)

Aguuuuuuuuuuuuuuuuuuuuuur! :)...


Bueno, eta blogari agurra emateko momentua iritsi da, mundutik saltoka saltoka ibili eta gero, geure helmugara iritsi da. Esan beharra dago oso esperientzia aberasgarria izan dela blog hau egitea eta asko ikasi dudala blog honen bitartez. Lehen ez nuen ideiarik ere ez, eta orain blog bat egiten, itxuraldatzen, gadgets-ak gehitzen... dakit. Lehen hezkuntzako aplikazioari erreparatuz, oso gomendagarria dela esan dezaket. Hainbat ekintza egin daitezkeela ikusi dugu, beraz, irakasgai guztietan aplika daiteke blog bat, euskaran ariketak, musikan musikariak, ingurun gure ingurunea... Mila aplikazio dauzka blog batek, eta guri, etorkizuneko irakasle bezala oso baliogarri gertatu ahal zaigu blog bat. Hezkuntza, klasea beste era batean eman dezakegu, era dinamikoago batean, eta adibidez umeak euskara ikasten ari diren bitartean, teknologia berrien inguruan ere ikas dezakete. Beraz, etorkizunean bloga erabiliko dudala esan nezake, izan ere, gaur eguneko mundua teknologiaz ingurututa dugu, eta are teknologikoagoa izango den mundu bat espero gaitu, beraz, prest egon behar dugu, hauek onartu, ezagutu, eta hezkuntzara aplikatu, hainbait onura badituzte eta.






lunes, 12 de diciembre de 2011

Etorkizuneko eskola





Eskola aldatu dezagun! Iraultza orain!...

Gaur egungoa, bertakoa, behintzat ondo ez doala argi utzi dugu aurreko sarreretan, beraz, zergaitik ez aldatu? Zergatik ez begiratu beste ikuspuntu batetik?
Ez bagara mugitzen atzerantza goaz, beraz, mugitu gaitezen, ta aurrerantz egin dezagun!