Ongi etorri! :)






saltoka, saltoka nabil ni gustora, salto ta salto bat sartu arte...







martes, 27 de septiembre de 2011

Txilek hezkuntza publikoa gura du!

Unibertsitate publikoa lortzeko greban daude aspalditik. Horren berri emateko bideoak egin dituzte hizkuntza askotan, EUSKARAZ ERE BAI.



Unibertsitate publikoa lortzeko borrokan ari dira Txileko ikasleak. Bertako hezkuntza sistemak pribatizaziora jo du azken urteotan, beraz, ikasleek, unibertsitatera heldu ahal izateko maileguak eskatu behar izan dituzte eta ikasketak amaitu ondoren, horiek ordaindu ezinean ibiltzen dira.

Sistema horren aurka greban daude aspalditik. Aldarrikapenak munduari ezagutarazteko hizkuntza askotako bideoak grabatzeko ekimena jarri dute martxan. Euskaraz ere saiatu dira; irakurtzerakoan akats batzuk dituen arren, primeran ulertzen den bideoa grabatu dute.

Protestak gogorrak izaten ari dira, poliziak gogor erantzuten ari delako, baina ikasleek ez dute etzi eta gobernuaren aurkako pankartak eta hezkuntza publikoaren aldeko leloak zabaldu dituzte herrialdeko bazter guztietan. «Santiagoko kaleak beteta daude. Zerbait esaten ari den herri bat dugu, eta entzun egin behar zaio», adierazi zuen pozez Arturo Martinez CUT sindikatuko presidenteak.


Hala ere, ikasle eta langileen azken aldiko protesten aurrean, Txileko presidenteak prestasuna erakutsi du irtenbidea emateko: «Gobernua prest dago zuzenean haiekin hitz egiteko». Dena den, herritarrak Piñerarenganako konfiantza galtzen joan dira azken hilabeteetan.




Argazkia: 


Denontzat den eskola orain!...




Ver Corea del sur en un mapa más grande

martes, 20 de septiembre de 2011

Finlandia

Bideo honen bidez Finlandiako hezkuntza sistemari buruz zertxo bait gehiago ikasiko dugu, izan ere, esaten dutenez, Europako hobeena da eta munduko hoberenetarikoa, beraz, interesgarria izango litzateke sistema hau aztertzea eta gurearekin dituen desberdintasunez jabetzea. Horrela Finlandiako sistemak dituen abantailak gurean aplikatzea plantea genezake, gure hezkuntza sistema hobetzeko asmoz. Izan ere, argi dago gure hezkuntza sistema ez dagoela ondo, emaitzak ikustea besterik ez dago, horretaz jabetzeko. Gure sistemari buruzko hausnarketa orokor baten beharra dugu, eta baita hobeto funtzionatzen duten beste sistema batzuk ezagutzearen beharra ere, horrela, guztion artean aurrera egin dezagun eta gure etorkizuneko umeei ahalik eta hezkuntzik hoberena eskaini diezaiegun.





Ver Corea del sur en un mapa más grande