Ongi etorri! :)






saltoka, saltoka nabil ni gustora, salto ta salto bat sartu arte...







martes, 27 de septiembre de 2011

Txilek hezkuntza publikoa gura du!

Unibertsitate publikoa lortzeko greban daude aspalditik. Horren berri emateko bideoak egin dituzte hizkuntza askotan, EUSKARAZ ERE BAI.



Unibertsitate publikoa lortzeko borrokan ari dira Txileko ikasleak. Bertako hezkuntza sistemak pribatizaziora jo du azken urteotan, beraz, ikasleek, unibertsitatera heldu ahal izateko maileguak eskatu behar izan dituzte eta ikasketak amaitu ondoren, horiek ordaindu ezinean ibiltzen dira.

Sistema horren aurka greban daude aspalditik. Aldarrikapenak munduari ezagutarazteko hizkuntza askotako bideoak grabatzeko ekimena jarri dute martxan. Euskaraz ere saiatu dira; irakurtzerakoan akats batzuk dituen arren, primeran ulertzen den bideoa grabatu dute.

Protestak gogorrak izaten ari dira, poliziak gogor erantzuten ari delako, baina ikasleek ez dute etzi eta gobernuaren aurkako pankartak eta hezkuntza publikoaren aldeko leloak zabaldu dituzte herrialdeko bazter guztietan. «Santiagoko kaleak beteta daude. Zerbait esaten ari den herri bat dugu, eta entzun egin behar zaio», adierazi zuen pozez Arturo Martinez CUT sindikatuko presidenteak.


Hala ere, ikasle eta langileen azken aldiko protesten aurrean, Txileko presidenteak prestasuna erakutsi du irtenbidea emateko: «Gobernua prest dago zuzenean haiekin hitz egiteko». Dena den, herritarrak Piñerarenganako konfiantza galtzen joan dira azken hilabeteetan.




Argazkia: 


Denontzat den eskola orain!...




Ver Corea del sur en un mapa más grande

No hay comentarios:

Publicar un comentario