Ezagutzen dugu nolabait, nolakoa den Europako eta herrialde aberatsen hezkuntza egoera, baina, Afrika ahaztuta dugu. Bertan hezkuntza egoera nahiko eskasa da orokorrean, eta bideo honen bidez, hezkuntza errealitate eskas hori argitara eraman nahi dut, ezagutzera eman, horren inguruan hausnartu eta zerbait egin ahal izateko, Afrikari irriak itzuli ahal izateko.
Afrikako herritar gehienak nekazaritza guneetan bizi dira, esate baterako, Sudango eta Kongoko herritarren %70 nekazaritzatik bizi dira, eta horrela, Afrikako beste hainbat herrialdetan. Afrika lehengaiez aberatsa bada ere, txiroak dira, Lehen Mundua deituriko herrialdeek, Afrikaz aprobetxatzen direlako. Beraz, hori horrela ez izatea nahiko ez bagenukeen arren, egoerari aurre egin behar diogu, saiatzen aldatu, afrikarrek euren autonomia propioa berreskuratu dezaten. Beraz, euren egoera hobetzeko, hezkuntza eta osasun arloak indartzea ezinbestekoa da. Horrela, Afrikako herrian burujabetza lortzeko, eta dauden egoera latz horretatik behingoz irteteko.
Webgune honetan ditugu Afrikako datu errealak.
Webgune honetan ditugu Afrikako datu errealak.
Ver Corea del sur en un mapa más grande
No hay comentarios:
Publicar un comentario