Mexikon hezkuntza gero eta pobreagoa da, eta gero eta desberdintasuna handiagoa dagoenez klaseen artean, hezkuntzan ere igartzen da hori. 34 miloi pertsona baino gehiago daude hezkuntza egoera latzean, 7 milioi analfabetoak dira eta 2 milioik ez dituzte jaso lau urte baino gehiago. ONU-ren arabera, "Eskualde pobreek hezkuntza pobrea jasotzen dute". Vienor Muñoz Villalobos-ek, ONU-ko Hezkuntza Saileko partaideak dio bi erronka dituala Mexikok hezkuntzari dagokionez, kalitatea hobetzea, eta hezkuntzan dagoen marginalitatea saihestea.
Hala, ere azken hamarkadetan asko hobetu da egoera, Lehen Hezkuntza ia leku guztietara heldu da. Baina egoera hobetu arren, egoera latza da oraindik eta badago zer egiterik. 5 eta 17 urte bitarteko haurren artean 3.4 milioik ez dira eskolara joaten eta 6 eta 12 urte artekoen artean ere egoera antzekoa da, izan ere, haur hauek pobrezia dela eta, etxean lagundu behar dute eta lan egiten gelditzen dira, eskolara joan beharrean.
Eta Lehen Hezkuntzan desberdintasunak nabariak diren arren, are nabariagoak dira Bigarren Hezkuntzan, eta Unibertsitate mailan, izan ere, maila horietan eskualde pobreetako ikaslerik ia ez dago, eta egonez gero, ez dute bukatzen, suposatzen duen maila ekonomikoagatik.
Lehen aipaturiko erronken artean esan dugu, kalitatezko hezkuntza lotzea zela horietariko bat, eta kalitatezko hezkuntza horren barruan tolerantzia eta errespetuzko giroa sortu beharra dago eta diskriminazioak alde batera uzteko ahaleginak egin behar dira.
UNICEF-ek gobernu erakunde eta gizarteari laguntza ematen dio, kalitatezko hezkuntza hori aurrera eraman ahal izateko beharrezkoak diren baldintzak ezartzen. Beraz, UNICEF-ek bere esfortzuak hezkuntza inklusioan zentratzen ditu, eta horregatik ikasleen eskola sarbidea sustatzen du eta kulturatekotasunean eta elebiduntasunean oinarritzen den hezkuntza bultzatzen du. Beraz, ahalegin guztiak egin, eta gogoratu dezagun hezkuntza ezinbestekoa dela, oinarrizkoena, eta kalitatezko hezkuntza bat bermatzen saiatu behar garela.
Ver Corea del sur en un mapa más grande
Iturria: UNICEF
No hay comentarios:
Publicar un comentario