Ongi etorri! :)






saltoka, saltoka nabil ni gustora, salto ta salto bat sartu arte...







martes, 1 de noviembre de 2011

Espainiako egoera





Beharbada, hezkuntza maila hain eskasa dela pentsatzea, exageratua da, telebista saio bateko bideoa da, eta badakigu, batzuetan telebistan gauzak exageratu egiten direla. Baina, hala ere, egoera larria da, Espainia, Europa mailan azkenetarikoa da, eskola porrota %3oekoa izanik.

Egoera hain larria izanik, pairatzen ari garen krisia dela eta, hezkuntza publikoan egin da aurrekontuen murrizketa, hainbat irakasle kalean utziz eta ondorioz hezkuntza publikoaren kalitatea oraindik gehiago jaitsiz. Irakasle gutxiago daude, beraz, errefortzu klaseak alde batera utzi beharko dira, klaseetan ikasle gehiegi egongo dira, irakasleak ikasle bakoitzak merezi duen arreta ezin emanik...

Irakasleak, ikasle eta gurasoekin batera, batu egin dira, eta kurtsoa hasi zenetik hainbat protesta egin dira, murrizketak, bai aurrokontuetan eta bai kalitatean ez emateko.

No hay comentarios:

Publicar un comentario