Power point honen bidez eta web orrialde honetan ere ,ikus dezakegu, egoera Espainian eta Euskal Herrian ez dela berdina, zorionez berton hezkuntza sistema hobeto doa, baina, ez da ikaragarri ona ere. Emaitzak Espainiakoak baino hobeak izan arren, bertako hezkuntza barrutik ezagutzen dugunok (ni betidanik egon izan naiz eskola publikoan), konturatzen gara asko dagoela hobetzeko. Nik ikusi izan dudanaren arabera, unibertsitate mailan dago mailarik eskasena, eta gizarte bezala aurrera egin nahi badugu, gure etorkizuneko medikuak, irakasleak, politikoak, abokatuak... behar bezala hezi eta prestatu behar ditugu. Unibertsitate mailan, diruarekiko interes handiegia dagoela ikusten da, eta ikasleen interesak eta kalitate maila izan beharko litzateke lehena. Nik betiere, nire ikuspegitik eta esperientziatik hitz egiten dut, baina bistakoa da dagoen antolaketa falta eta zenbait irakasleen maila eskasa da baita, euskara mailan bederen.
Hobetu beharra dagoela argi dago, izan ere, Euskal Herriko unibertsitateak duen eskari maila oso altua da, eta bertara sartzeko exigentzia maila igotzen ari da urtero, gero eta zailagoa izanik bertara sartzea, bertan ikus dezakegun bezala:
Baina, nota hauek egon arren sartzerako orduan, bertan zaudenean prespektiba guztiz aldatzen da, eta konturatzen zara ez doala bat ere ez ondo antolaketan eta klaseak emateko eran behintzat. Beraz, guri irakasle eskola honetan irakatsi diguten autokritika hori egin, eta hobetu behar dugu.
Hemen dugu vaya semanitako bideo bat, betiere, eurek duten umore horrekin, baina egi osoa esanez, Euskal Unibertsitateko egoera.
No hay comentarios:
Publicar un comentario