Bueno, eta blogari agurra emateko momentua iritsi da, mundutik saltoka saltoka ibili eta gero, geure helmugara iritsi da. Esan beharra dago oso esperientzia aberasgarria izan dela blog hau egitea eta asko ikasi dudala blog honen bitartez. Lehen ez nuen ideiarik ere ez, eta orain blog bat egiten, itxuraldatzen, gadgets-ak gehitzen... dakit. Lehen hezkuntzako aplikazioari erreparatuz, oso gomendagarria dela esan dezaket. Hainbat ekintza egin daitezkeela ikusi dugu, beraz, irakasgai guztietan aplika daiteke blog bat, euskaran ariketak, musikan musikariak, ingurun gure ingurunea... Mila aplikazio dauzka blog batek, eta guri, etorkizuneko irakasle bezala oso baliogarri gertatu ahal zaigu blog bat. Hezkuntza, klasea beste era batean eman dezakegu, era dinamikoago batean, eta adibidez umeak euskara ikasten ari diren bitartean, teknologia berrien inguruan ere ikas dezakete. Beraz, etorkizunean bloga erabiliko dudala esan nezake, izan ere, gaur eguneko mundua teknologiaz ingurututa dugu, eta are teknologikoagoa izango den mundu bat espero gaitu, beraz, prest egon behar dugu, hauek onartu, ezagutu, eta hezkuntzara aplikatu, hainbait onura badituzte eta.
Mundutik saltoka saltoka... elkar ezagutuko dugu. Munduko herrialde desberdinetan dauden hezkuntza errealitateak ezagutuko ditugu.
Ongi etorri! :)
miércoles, 14 de diciembre de 2011
Aguuuuuuur! :)
lunes, 12 de diciembre de 2011
Etorkizuneko eskola
Gaur egungoa, bertakoa, behintzat ondo ez doala argi utzi dugu aurreko sarreretan, beraz, zergaitik ez aldatu? Zergatik ez begiratu beste ikuspuntu batetik?
Ez bagara mugitzen atzerantza goaz, beraz, mugitu gaitezen, ta aurrerantz egin dezagun!
jueves, 24 de noviembre de 2011
Mexiko
educación mexico
Mexikon hezkuntza gero eta pobreagoa da, eta gero eta desberdintasuna handiagoa dagoenez klaseen artean, hezkuntzan ere igartzen da hori. 34 miloi pertsona baino gehiago daude hezkuntza egoera latzean, 7 milioi analfabetoak dira eta 2 milioik ez dituzte jaso lau urte baino gehiago. ONU-ren arabera, "Eskualde pobreek hezkuntza pobrea jasotzen dute". Vienor Muñoz Villalobos-ek, ONU-ko Hezkuntza Saileko partaideak dio bi erronka dituala Mexikok hezkuntzari dagokionez, kalitatea hobetzea, eta hezkuntzan dagoen marginalitatea saihestea.
Ver Corea del sur en un mapa más grande
Iturria: UNICEF

Hala, ere azken hamarkadetan asko hobetu da egoera, Lehen Hezkuntza ia leku guztietara heldu da. Baina egoera hobetu arren, egoera latza da oraindik eta badago zer egiterik. 5 eta 17 urte bitarteko haurren artean 3.4 milioik ez dira eskolara joaten eta 6 eta 12 urte artekoen artean ere egoera antzekoa da, izan ere, haur hauek pobrezia dela eta, etxean lagundu behar dute eta lan egiten gelditzen dira, eskolara joan beharrean.
Eta Lehen Hezkuntzan desberdintasunak nabariak diren arren, are nabariagoak dira Bigarren Hezkuntzan, eta Unibertsitate mailan, izan ere, maila horietan eskualde pobreetako ikaslerik ia ez dago, eta egonez gero, ez dute bukatzen, suposatzen duen maila ekonomikoagatik.
Lehen aipaturiko erronken artean esan dugu, kalitatezko hezkuntza lotzea zela horietariko bat, eta kalitatezko hezkuntza horren barruan tolerantzia eta errespetuzko giroa sortu beharra dago eta diskriminazioak alde batera uzteko ahaleginak egin behar dira.
UNICEF-ek gobernu erakunde eta gizarteari laguntza ematen dio, kalitatezko hezkuntza hori aurrera eraman ahal izateko beharrezkoak diren baldintzak ezartzen. Beraz, UNICEF-ek bere esfortzuak hezkuntza inklusioan zentratzen ditu, eta horregatik ikasleen eskola sarbidea sustatzen du eta kulturatekotasunean eta elebiduntasunean oinarritzen den hezkuntza bultzatzen du. Beraz, ahalegin guztiak egin, eta gogoratu dezagun hezkuntza ezinbestekoa dela, oinarrizkoena, eta kalitatezko hezkuntza bat bermatzen saiatu behar garela.
Ver Corea del sur en un mapa más grande
Iturria: UNICEF
miércoles, 16 de noviembre de 2011
Gure herria
Gure herriko egoera aztertuko dugu oraingo hontan.
Power point honen bidez eta web orrialde honetan ere ,ikus dezakegu, egoera Espainian eta Euskal Herrian ez dela berdina, zorionez berton hezkuntza sistema hobeto doa, baina, ez da ikaragarri ona ere. Emaitzak Espainiakoak baino hobeak izan arren, bertako hezkuntza barrutik ezagutzen dugunok (ni betidanik egon izan naiz eskola publikoan), konturatzen gara asko dagoela hobetzeko. Nik ikusi izan dudanaren arabera, unibertsitate mailan dago mailarik eskasena, eta gizarte bezala aurrera egin nahi badugu, gure etorkizuneko medikuak, irakasleak, politikoak, abokatuak... behar bezala hezi eta prestatu behar ditugu. Unibertsitate mailan, diruarekiko interes handiegia dagoela ikusten da, eta ikasleen interesak eta kalitate maila izan beharko litzateke lehena. Nik betiere, nire ikuspegitik eta esperientziatik hitz egiten dut, baina bistakoa da dagoen antolaketa falta eta zenbait irakasleen maila eskasa da baita, euskara mailan bederen.
Hobetu beharra dagoela argi dago, izan ere, Euskal Herriko unibertsitateak duen eskari maila oso altua da, eta bertara sartzeko exigentzia maila igotzen ari da urtero, gero eta zailagoa izanik bertara sartzea, bertan ikus dezakegun bezala:
Baina, nota hauek egon arren sartzerako orduan, bertan zaudenean prespektiba guztiz aldatzen da, eta konturatzen zara ez doala bat ere ez ondo antolaketan eta klaseak emateko eran behintzat. Beraz, guri irakasle eskola honetan irakatsi diguten autokritika hori egin, eta hobetu behar dugu.
Hemen dugu vaya semanitako bideo bat, betiere, eurek duten umore horrekin, baina egi osoa esanez, Euskal Unibertsitateko egoera.

martes, 1 de noviembre de 2011
Espainiako egoera
Beharbada, hezkuntza maila hain eskasa dela pentsatzea, exageratua da, telebista saio bateko bideoa da, eta badakigu, batzuetan telebistan gauzak exageratu egiten direla. Baina, hala ere, egoera larria da, Espainia, Europa mailan azkenetarikoa da, eskola porrota %3oekoa izanik.
Egoera hain larria izanik, pairatzen ari garen krisia dela eta, hezkuntza publikoan egin da aurrekontuen murrizketa, hainbat irakasle kalean utziz eta ondorioz hezkuntza publikoaren kalitatea oraindik gehiago jaitsiz. Irakasle gutxiago daude, beraz, errefortzu klaseak alde batera utzi beharko dira, klaseetan ikasle gehiegi egongo dira, irakasleak ikasle bakoitzak merezi duen arreta ezin emanik...
Irakasleak, ikasle eta gurasoekin batera, batu egin dira, eta kurtsoa hasi zenetik hainbat protesta egin dira, murrizketak, bai aurrokontuetan eta bai kalitatean ez emateko.
miércoles, 19 de octubre de 2011
BERDINA EGITEKO PREST?
Klaseko lehenak dira, PISA-k eginiko azken informearen arabera. Finlandia lehen posturik bota, eta hego-korearrak arrakastaren adibide dira mundu osoarentzat. Nola lortu dute? Deskubritzeko, bertoko neskato baten eguna jarraituko dugu. Prest ahal gaude berdina egiteko?
So-jung-en iratzargailuak, goizeko 6retan jotzen du egunero. So-jung-ek 15 urte ditu, Seuleko erdialdean bizi da, eta mundua aho zabalik duen belaunaldi baten parte da. Hego-korearren %98ak amaitzen du Bigarren Hezkuntza, eta ia %60ak lortzen du unibertsitateko titulua.
6.20h GOSARIA FAMILIAN: EGUNEKO MOMENTURIK ONENA.
6.20h GOSARIA FAMILIAN: EGUNEKO MOMENTURIK ONENA.
Familian disfrutatzeko momenturik onena da, afariarekin batera. Goiz altxatu arren , So-jung Kim-ek, egunkari bat irakurtzen du gutxienez eta bere gurasoekin hitz egiten du. Alaba bakarra, bere amak harro dio “Estusiasta, educada y pura”. Inoiz ez du erre eta ez daki zer den “botellon” egitea.
7.10h KLASERA JOAN AURRETIK, KIROL APUR BAT AITAREKIN.
Klasera joan aurretik So-jung Kim gimnasiora doa aitarekin. Kirola egiten duen bitartean, musika reggae entzuten du guztiz esnatzeko. Dutxa bat eta bere amak kotxez eramaten du eskolara, Neulpureun eskolara, eurek bizi diren auzoan kokatua, zentro publiko eta doakoa da.

8.00h GELA BARRUAN IZUGARRIZKO ERRESPETUA IRAKASLEARI.
Irakasle izateak prestigioa du, eta ondo ordainduta dago. Egunero 6-7 ordu klase ematen dira, 45 minutukoak, eta 10 minutuko deskantsuekin. So-jung Kim-ek atsedenaldia aprobetxatzen du eskolako liburutegira joateko, bertan, liburuak irakurtzen ditu, biografiak eta eleberriak, 4 hilabetean. Gobernuak 2015erako testu liburu guztiak ordezkatu ditu tableta digitalengatik.
12.45h JATEKO ORDUA.
So-jung-ek 45 minutu ditu bazkaltzeko eskolako jantokian, “Askotariko janaria dugu eta goxo dago” dio. 35 € dira hilean. Gero klasera bueltatzen da oraindik 2 ordu geratzen baitzaizkio (3 asteartetan). Seihileko bakoitzean 10 eta 12 irakasgai bitarte bat gainditu behar dituzte.
Ikasleek gela garbitzen laguntzen dute joan aurretik. “Txandetan antolatzen gara. Bakoitzari astebete tokatzen zaio.” Diziplina gogorra da. Bai uniformea, bai klaseko txandala garbi-garbi egon behar dira.
16.25h AUTOBUSA… ETA BERRIRO LANERA.
Etxera autobusean itzuli, arropaz aldatu, eta berriro ere badoa, oraingo honetan akademia pribatuetara. “Gainditzea ez da nahikoa. Hoberenen artean egon behar da. Ni oso urduri jartzen naiz azterketa garaian.”
17.00h ERREFORTZU KLASEAK
Matematikako, ingeleseko (bere mailak erreportaje hau ingelesez egitea ahalbidetzen du), eta koreanoko klase estrak ematen ditu. 700 € dira hilean. Zeharo nekatuta, klasekide batzuk lo ez gelditzen saiatzen dira.
18.30h GITARRA KLASEAK
Gitarra klaseak ematea sari bat suposatzen du, baina praktikan izugarrizko gain-esfortzu bat da. Bere gurasoek opariekin motibatzen dute. “Aurreko seihilekoan txakurtxo bat, bidai bat eta kamara bat. Beti ari dira ni animatzen.”
20.10h ETXERA HELTZEAN, AITATXORI LAGUNDU
So-jung Kim 8rak pasata heltzen da etxera. Ostegunetan bere aitaren kontsultan laguntzen du, paziente zaharrak zintzen ditu, debalde. Gero, afaldu eta bere amak konprobatzen du ea zelan doazen bere lanak.
23.00h AZKEN ERREPASOA… ETA HORRELA EGUNERO.
Facebook-era zenbait argazki igo, lezioei azken errepasoa eman eta ohera sartzen da. “ Hain nekatuta egoten naiz, lo geratzea kostatzen zaidala. Ez da erraza, egunero aguantatzea, batez ere, azterketa garaian.”
Ver Corea del sur en un mapa más grande
Iturria/Argazkiak: XL semanal
lunes, 10 de octubre de 2011
Afrikako irriak berreskuratu!
Ezagutzen dugu nolabait, nolakoa den Europako eta herrialde aberatsen hezkuntza egoera, baina, Afrika ahaztuta dugu. Bertan hezkuntza egoera nahiko eskasa da orokorrean, eta bideo honen bidez, hezkuntza errealitate eskas hori argitara eraman nahi dut, ezagutzera eman, horren inguruan hausnartu eta zerbait egin ahal izateko, Afrikari irriak itzuli ahal izateko.
Afrikako herritar gehienak nekazaritza guneetan bizi dira, esate baterako, Sudango eta Kongoko herritarren %70 nekazaritzatik bizi dira, eta horrela, Afrikako beste hainbat herrialdetan. Afrika lehengaiez aberatsa bada ere, txiroak dira, Lehen Mundua deituriko herrialdeek, Afrikaz aprobetxatzen direlako. Beraz, hori horrela ez izatea nahiko ez bagenukeen arren, egoerari aurre egin behar diogu, saiatzen aldatu, afrikarrek euren autonomia propioa berreskuratu dezaten. Beraz, euren egoera hobetzeko, hezkuntza eta osasun arloak indartzea ezinbestekoa da. Horrela, Afrikako herrian burujabetza lortzeko, eta dauden egoera latz horretatik behingoz irteteko.
Webgune honetan ditugu Afrikako datu errealak.
Webgune honetan ditugu Afrikako datu errealak.
Ver Corea del sur en un mapa más grande
martes, 27 de septiembre de 2011
Txilek hezkuntza publikoa gura du!
Unibertsitate publikoa lortzeko greban daude aspalditik. Horren berri emateko bideoak egin dituzte hizkuntza askotan, EUSKARAZ ERE BAI.
Unibertsitate publikoa lortzeko borrokan ari dira Txileko ikasleak. Bertako hezkuntza sistemak pribatizaziora jo du azken urteotan, beraz, ikasleek, unibertsitatera heldu ahal izateko maileguak eskatu behar izan dituzte eta ikasketak amaitu ondoren, horiek ordaindu ezinean ibiltzen dira.
Sistema horren aurka greban daude aspalditik. Aldarrikapenak munduari ezagutarazteko hizkuntza askotako bideoak grabatzeko ekimena jarri dute martxan. Euskaraz ere saiatu dira; irakurtzerakoan akats batzuk dituen arren, primeran ulertzen den bideoa grabatu dute.
Protestak gogorrak izaten ari dira, poliziak gogor erantzuten ari delako, baina ikasleek ez dute etzi eta gobernuaren aurkako pankartak eta hezkuntza publikoaren aldeko leloak zabaldu dituzte herrialdeko bazter guztietan. «Santiagoko kaleak beteta daude. Zerbait esaten ari den herri bat dugu, eta entzun egin behar zaio», adierazi zuen pozez Arturo Martinez CUT sindikatuko presidenteak.
Hala ere, ikasle eta langileen azken aldiko protesten aurrean, Txileko presidenteak prestasuna erakutsi du irtenbidea emateko: «Gobernua prest dago zuzenean haiekin hitz egiteko». Dena den, herritarrak Piñerarenganako konfiantza galtzen joan dira azken hilabeteetan.
Argazkia:

martes, 20 de septiembre de 2011
Finlandia
Bideo honen bidez Finlandiako hezkuntza sistemari buruz zertxo bait gehiago ikasiko dugu, izan ere, esaten dutenez, Europako hobeena da eta munduko hoberenetarikoa, beraz, interesgarria izango litzateke sistema hau aztertzea eta gurearekin dituen desberdintasunez jabetzea. Horrela Finlandiako sistemak dituen abantailak gurean aplikatzea plantea genezake, gure hezkuntza sistema hobetzeko asmoz. Izan ere, argi dago gure hezkuntza sistema ez dagoela ondo, emaitzak ikustea besterik ez dago, horretaz jabetzeko. Gure sistemari buruzko hausnarketa orokor baten beharra dugu, eta baita hobeto funtzionatzen duten beste sistema batzuk ezagutzearen beharra ere, horrela, guztion artean aurrera egin dezagun eta gure etorkizuneko umeei ahalik eta hezkuntzik hoberena eskaini diezaiegun.
Ver Corea del sur en un mapa más grande
Ver Corea del sur en un mapa más grande
Suscribirse a:
Entradas (Atom)